Antolatu:

DYA

Lagundu:

El correo

TXIKIDYA KLUBA proiektu hezitzailea da, ikastetxeetako geletara Lehenengo Sorospenak eramateko DYAk abian jarritakoa.

Seigarren mailako ikasleentzako doako Lehen Sorospeneko prestakuntza programa honek txikienei aukera eskaini nahi die…

Ikasi 112 zenbakia zuzenki erabiltzen, ezagutu anbulantzia nolakoa den barruan, nola jokatu behar den hemorragia baten aurrean eta benda errazak egiten, desfibriladore erdiautomatikoak (DESA) maneiatzen… eta, laburbilduz, larrialdi kasuetan ingurukoei laguntzeko prest egotea.

helburua

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzenduta.

Lehenengo sorospenak haurrei irakastea lehendabiziko urrats adierazgarria izan da gizarte seguruagoa eta osasuna zaintzean kontzientziatuagoa lortzeko bidean, modu indibidual zein kolektiboan.

Prestakuntza hori, gaur gaurkoz, oraindik ere gainditzeke dagoen ikasgaia da gure gizartean: ikerketen arabera, biztanleen %10ek baino ez du Lehen Sorospenen gaineko ezagutza.

zergatik

Zenbait azterketen arabera, adin hori ikasteko aparta delako

Kontua ez da haurrak 11 urterekin bizitzak salbatzen hastea. Kontzeptuak bereganatzea nahi dugu, hazten direnean gauzatu ahal izan dezaten.

Norvegian, prebentzio eta osasun publiko gaietan mundu-mailan buru den herrialdean, ikerketa bat argitaratu zen ordain dela urte batzuk. Ikerketa horretan frogatu zen 4 eta 5 urteko haurrak ere, entrenamendu egokia jaso dutenean, gai izaten direla krisi-egoera bat ulertzeko, larritasun-maila neurtzeko eta laguntza eske deitzeko.

Bere aldetik, British Medical Journal aldizkariak oinarrizko bizi-euskarriaren gaineko gaitasun eta ezagutzak ebaluatu ondoren ondorioztatu zuenez, 13-14 urtetara arte ez da BBBan helduen adinako eraginkortasuna lortzen (9-10 urteko haurretan eraginkortasun tasa %0koa da, eta 11-12 urtekoetan %19koa), baina, haur txikiagoei irakatsiz gero, egoki garatuta daudenerako ezagutza egokiak eta abilezia handiagoa izaten dituzte.

Datu hauek guztiak aztertuta, eta txikienei bideratutako osasun arloko prestakuntzan dugun esperientzia kontuan izanda, ondorioztatu dugu adinik egokiena 11-12 urtekoa dela, hau da, Lehen Hezkuntzako 6. mailan dauden ikasleen adina.

prestakuntza

Iraupena, 2,5 ordu. Prestakuntza-saio bakoitzean klase bat (15-20 ikasle gutxi gorabehera).

Haurrei eskaintzen zaien prestakuntza programak bi ordu eta erdi inguruko iraupena dauka; hitzaldi teorikoa (45 minutu) eta prestakuntza praktikoa (1 ordu eta 45 minutu) barne hartzen ditu, alderdi bietan jostaketa ardatz hartuta.

ATAL TEORIKOA

Istripu bat izateko aukera ahalik eta gehien murrizteko jarrera eta ohiturak irakastea. 112 zenbakia eta larrialdi-zerbitzuak egokiro erabiltzen irakastea.

ATAL PRAKTIKOA

Bizirauteko katearen mailak.:
Zer egin pertsona bat konorterik gabe dagoenean?
Hasierako balorazioa (ABC) + (BBB, DEA, DESA)
Nola gelditu hemorragia bat?

dohakoa

Kostu guztiak DYAk hartuko ditu bere gain

DYAk HONAKOA JARRIKO DU
Begirale Elebidunak (bi “titular” ikasturte bakoitzeko, gehi laguntzaileak). Anbulantzia erabat ekipatua. Atal praktikoa egiteko karpa. Prestakuntzarako beharrezko materiala: BBB panpinak, bendak, etab. Material didaktiko osagarria eta TXOKORRISTA txartel pertsonalizatua. Guraso/tutoreek baimena emateko inprimakiak.

IKASTETXEAK HONAKOA JARRIKO DU:
2,5 ordu, eskola orduen barruan. Ikastaroaren atal praktikorako karpa kokatu ahal izateko tokia. Baimen-orriak ematea eta jasotzea.