Antolatu:

DYA

Lagundu:

El correo

Lehenengo sorospenak haurrei irakastea lehendabiziko urrats adierazgarria izan da gizarte seguruagoa eta osasuna zaintzean kontzientziatuagoa lortzeko bidean, modu indibidual zein kolektiboan.

Prestakuntza hori, gaur gaurkoz, oraindik ere gainditzeke dagoen ikasgaia da gure gizartean: ikerketen arabera, biztanleen %10ek baino ez du Lehen Sorospenen gaineko ezagutza.

Horregatik sortu da TXIKIDYA KLUBA; gure inguruko haur guztiek “gainontzekoei laguntzeko” ikasgaian bikaina lortzeko beharrezkoa ikas dezaten.


Nahi al duzu TXIKIDYA KLUBA zure ikastetxera heltzea? DOAKOA da.

TXIKIDYA KLUBAK ikastetxe bat bisitatzea doakoa da; izan ere, bizkaitarron eskuzabaltasunari esker, DYAk berak hartzen ditu bere gain kostu guztiak: anbulantzia erabat ekipatua, atal praktikoa egiteko karpa, prestakuntzarako beharrezko materiala (BBB panpinak, bendak, etab.)…

Zure ikastetxea TXIKIDYA KLUBEKO kide izateko, klikatu hemen >>
edo, nahiago baduzu, deitu 94 410 10 10 telefono zenbakira.